domingo, 20 de septiembre de 2009

Frida Kahlo

Kontuan izanda nolako garaitan jaio ziren, denak izan ziren emakume irekiak, aurrerakoiak, artistak, bizi zuten egoerari aurre egin zioten emakumeak. Guztiek egin zuten aportazioa, bai emakumeen mugimenduari bai eta emakume guztiei ere, esango nuke.

Frida Kahlo
XX mendeko lehen erdiko artean, aurrekoetakoan ez bezala, emakume bakar batzuen izenak dauzkagu gogoan. Izen gutxi, seguruenera, artista izateko aukera askorik ez zutelako izan. Gainera, artista izan ziren horien lana ez da gehiegi zabaldu. Emakume horiek azken ehun urteotan erreferentzia izan dira. Benetan harrigarria egiten da ikustea nola iritsi diren ezagunak izatera. Frida Kahlo emakume horietako bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario