domingo, 15 de abril de 2012

Ondarroako emakume artisten erakusketa

Ondarroan badira hainbat emakume artearen munduan murgildurik. Gure elkartea –7 emakume en movimiento– emakume horien lanak kaleratuz, saiatzen da bultzatzen emakumeen presentzia eta protagonismoa esparru publikoan.
Oraingoan, arte erakusketa bat antolatu dugu Ondarroako emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluarekin eta Zatozte merkatari eta ostalarien elkartearen laguntzarekin.

Erakusketa espazio isolatu batetik kalera atera nahi izan dugu, artistekin batera. Horretarako, artelanak herriko hainbat dendaren eskaparateetan ikusgai izango dira, emakume artistak eta beraien lanak herrira hurbiltzeko.